Urnietako Udalari buruz
Alkatearen Agurra
Urnietako Udalaren web-orrialdea, Udalak herritarrekin duen harremana eta komunikazio zuzena errazteko baliabide gisa ulertu behar dugu. Udaleko ordezkariek herritarren parte hartzea eskatzen badugu, derrigorrez herritarrak udalean egiten diren gauzen jakitun izan behar dute eta bide horretan web-orriak funtzio garrantzitsua beteko du. Bai Udalarentzat, bai herritarrentzat erabilgarria eta onuragarria izatea nahi dudan baliabide hau erabiltzera animatuz agurtzen zaitut. Mikel Pagola, Urnietako Alkatea