Artxiboko Kontsulta Zerbitzua

Ongi etorri Urnietako artxiboko web orrira. Bertan, artxiboko datu baseko zenbait akta eta errolda erregistro ikusteko aukera eskaintzen da. Era berean gurekin harremanetan jarri eta erregistro jakin batzuen digitalizazioa ere eska daiteke, horretarako "signatura" adieraziz.

  • Akten kontsulta

    1862 eta 1985 urteen arteko (biak barne) batzar akten erregistroetara sarbidea. Eskaria egiteko signatura adierazi behar da, adibidez PL01-1906

  • Biztanleen Erroldan kontsulta

    1910. urteko biztanleriaren udal-errolda erregistroetara sarbidea. Adibidez, errolda digitalizatua 1910 - 0021

  • Harremanetarako

    Informazio gehiago nahi izanez gero edo erregistroen digitalizaziora sartzeko, artxibo@urnieta.eus helbidera emaila bidali edo 943 00 80 00 telefonora deitu.

Urnietako Udalari buruz

Alkatearen Agurra

Urnietako Udalaren web-orrialdea, Udalak herritarrekin duen harremana eta komunikazio zuzena errazteko baliabide gisa ulertu behar dugu. Udaleko ordezkariek herritarren parte hartzea eskatzen badugu, derrigorrez herritarrak udalean egiten diren gauzen jakitun izan behar dute eta bide horretan web-orriak funtzio garrantzitsua beteko du. Bai Udalarentzat, bai herritarrentzat erabilgarria eta onuragarria izatea nahi dudan baliabide hau erabiltzera animatuz agurtzen zaitut. Mikel Pagola, Urnietako Alkatea